Udal langileen alde egiteagatik bota dute osoko bileratik Getxoko Alternatibako zinegotzia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 29a, 18:43

Gaurko osoko bilkuran, batzar aretotik kanporatu egin dute Manu Basanta Alternatiba alderdiko zinegotzi getxoztarra, udal langileek egiten ari ziren eserialdiarekin bat egiteagatik. Gai-zerrendako lehenengo puntua eztabaidatzen ari zirela iragarri du hori bera egingo zuela, soldata murrizketen kontrako langileen aldarrikapenak "justuak" iruditzen zaizkiolako. Bestalde, "langileen duintasunaren kontrako erasotzat" jo du neurria. Hori esan eta berehala beharginekin batera eseri da lurrean zinegotzi ezkertiarra. Lau udaltzainek besoetan hartuta kanporatu ostean, Imanol Landa alkate jelkideak atzera egiterik baduela adierazi du Basantak. Izan ere, soldatak murrizteko erabakia "politikotzat" jo du Alternatibakoak. Argazkian, Getxoko udal batzar aretoa hutsik.

PSE-EEri buruz, "norekin dagoen" frogatu beharko duela aipatu du Basantak: "langileekin edo patronalarekin; sindikatuekin edo udal eskuinarekin", zehaztu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun