Kanpotik ez bustitzeko zer edo zer eramatea eskatu diete Indaban batuko direnei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 29a, 19:31

Badirudi eguraldia lagun ez duela izango aurten Indabadak. Hori dela eta, karpa, toldo edo euritik babesteko beste zer edo zer eramateko eskatu diete babajaleei Algortako Gazte Asanbladakoek. Izan ere, ez da gauza bera kanpotik ala barrutik bustitzea. Iaz bezala, Bihotz Alai plaza algortarrean egingo dute bihar, larunbata, Indabada. Jaieguna goizeko 10etan abiatuko dute, diana, sagardo txotxa eta ekitaldiarekin, gero bazkari herrikoiarekin jarraitzeko. Sabelak bete ondoren, zozketak, kantak eta enkantea izango dira, bazkalostea animatzeko. Plaza ganoraz bildu eta atondu ostean, elektropoteoaren ordua helduko da, baita herriz aldatzeko tenorea ere, jaialdiak Getxoko Txorimalo gaztetxean jarraituko baitu, urteroko gaupasa dela medio. Bestalde, babajanerako txartelik lortu ez duenak bihar bertan izango du eskuratzeko aukera, 10:30etik aurrera, 6 euroren truke. Argazkian, iaz lehenengo aldiz egin zen Indabada Bihotz Alai plazan.

Hona hemen egitaraua:

10:00 Diana.
13:00 Txotx.
14:00 Ekitaldia.
15:30 Bazkari herrikoia.
20:00 Elektropoteoa.
Eta ondoren, gaupasa Txorimalo gaztetxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun