Herri kirol ikuskizuna izango da bihar Algortako batzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 29a, 21:07
Bihar, larunbata, Herri Kirolen Eguna egingo dute Algortako batzokiko jolasgunean. Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatu du ekimena, Itxartu Taldearen laguntzarekin. Hitzordua eguerdiko 12etan jarri dute eta, egun osoan zehar, lurralde mailako hiru lehiaketa jokatuko dituzte bertan, hirurak bikoteka: gizonezkoen aizkolari txapelketa eta trontzalarien lehia, emakumezko zein gizonezkoen artean, hurrenez hurren. Horiekin batera, beste hainbat ikuskizun ere izango dira: Mallabiko Herri Kirol Eskolaren ekitaldia, Asturiaseko “Los 6 Conseyos” herri kirolarien erakustaldia eta, azkenik, Otxandioko 13 urteko Urdax 145 kiloko harri laukizuzena altxatzen saiatuko da. Argazkian, trontzalari bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun