Ikasle Abertzaleak erakundearen oharra:
Giro onean egin dira eguerdian Ikasle Olinpiadak Leioako campusean. Bertan, 120 ikasle inguruk hartu dute parte eta Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeaz aparte egun indarrean dagoen hezkuntza aztertu dute.
UPVko itzulpengintza zerbitzua, segurtasun indarren presentzia, ikasleriaren pasibotasuna, egungo ereduak dakarren sumisio eredua, hezkuntza sexista izatea... Hau guztia izan dugu hizpide. Jokoen bidez gure errealitatea islatu eta hau aldatzeko beharreko urratsak ematera animatu dute ikasleria.
Kritikoki eta jarrera aktiboz irmo azaldu da beste behin Leioako campusa, borroka grinez.
Jolasak bukatuta bazkari mundiala egon da, gero Bilboko Alde Zaharrean BilboUnikoekin batu eta jolasek jarraipena izan dute, 7 Katura heldu arte, oraindik parrandak bertan dirauelarik.
Horrela, Bologna Prozesuaren gainetik, euskaraz ikasteko eta bizitzeko zailtasunei aurre eginda, gure hitza adituko duen sistemaren aldarria egin dugu.
Beste unibertsitatea eredu baten alde... Ikasle Olinpiadak!