Eta zintzotasuna izan da, hain zuzen ere, egun berezi honetan hau idaztera bultzatu gaituena.
Zure irribarrearen distira ikusi ezin dugunean, are gehiago etortzen zaigu gogora. Zure irakaspenak eman ezin dizkiguzunean, are gehiago gogoratzen ditugu emandakoak.
Zure ezinegona, zure gozotasuna, zure zuzentasuna… gaur inoiz baino presenteago daude gurean.
Zure ardoarekiko adikzioa, zure estatistikarekiko arazoak, zure azterketa penkatuak eta zure “irailean gaindituko det” ere ezin ditugu ahaztu gaurko honetan.
Oso zaila da hain hitz gutxirekin sentimenduen azalpena egitea, baina, batzuek esaten duten bezala; maite duzun pertsona batek badaki maite duzula esan beharrik gabe.
Ba esandakoa, ez dizugu zenbat maite zaitugun esango dagoeneko jakin beharko zenukeelako, hori bai, zalantzarik izatekotan jakizu zauden lekuan zaudela beti gaituzula zurekin.
Zure Algortako lagunak