Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egingo dute azaroaren 9an Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 31a, 14:15

Azaroaren 9ko Faxismo, Sexismo, Diskriminazio eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunerako kontzentrazioa deitu dute Bilbon Sare Antifaxistak, SOS Arrazakeriak eta EGHAM Euskal Herriko Gay Mugimenduak. Ekimenari batu zaio Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak. "Gure askatasunaren alde, duintasunagatik: faxismo, gehiagorik ez! Faxismoaren aurrean mila kolore!" lelopean, 19:30ean jarri dute hitzordua, Unamuno plazan. 1938ko azaroaren 9an, judu gazte batek diplomatiko aleman bat Parisen hil eta gero, Alemaniako sinagoga guztiak erreak izan ziren, juduen komertzioen erakusleihoak hautsiak eta milaka gizon-emakume atxilotuak. Gertaera hori, “Kristallnacht” bezala ezagutua, kristal hautsien gaua, alemaniar eta austriar juduentzat herria lehenbailehen utzi behar zutenaren seinale izan zen. Batzuk beste herrialdeetan babesa bilatu zuten, beste batzuk egoera ekonomiko baxuagoa zutenak, bertan geratu ziren, zuten egoera ezegonkorrari aurre egin beharrean. Kontzentrazio eta hilketa guneetara sartzea izango zen judu, ijito, antifaxista, homosexual... askoren patua. Hori ez ahazteko azaroaren 9an Faxismo, Sexismo, Diskriminazio eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna egiten da. Argazkian, iaz Arriaga plazan egin zuten elkarretaratzea / © Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun