Isolamenduan sartu dute Imanol Beristain

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 31a, 14:38

Imanol Beristain Itzubaltzeta / Romoko euskal preso politikoa isolamenduan sartu dute Alcala (Madril, Espainia) espetxean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Gazte itzubaltzetarra asteartean sartu zuten Soto del Realen eta, bertatik, Alcalara aldatu dute. Preso sozial batekin jarri nahi zuten eta, horri uko egin ostean, isolamenduan sartu dute. Bitartean, Meaux (Frantzia) espetxean gose greban jarraitzen dute, Imanolen anai Iker Beristainen aitatasun eskubideak aldarrikatzeko. "Epailea zain dago ea espetxeak zer esaten dion eta horren arabera erabakiko du Beristainen alabaren bisita onartzen duen", zehaztu du AAMk. Argazkian, Espainiako Polizia Nazionala Beristain eramaten Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabertnaren miaketaren ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun