Etzi, asteartean, Bizkaiko 35 udalerriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan garbiketa langileen ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendak zabalduko ditu Hezkuntza Sailak. Tartean, Uribe Kostako ikastetxe bakarra sartuko da aipatu lan-poltsa batean, Lemoizko eskola, alegia. Interesatuek dagokien zonaldean soilik parte hartu ahal izango dute eta, gauzak horrela, gure eskualdean 18 urtetik gorako lemoiztarrek baino ezin izango dute izena eman, B09 barrutian egin beharko dutela derrigorrez. Lemoiz ez ezik zonalde horretan Arratzu, Bermeo, Gernika-Lumo, Mungia, Bakio, Busturia, Kortezubi, Forua, Gatika, Ibarrangelu, Laukiz, Mendata, Mundaka, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta ere badaude. Argazkiak, umeak Lemoizen jolasten / cc-by-sa Luistxo eta Marije.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!