Arantza Zulueta Malagara eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 31a, 23:16
Lemoizko bizilaguna den Arantza Zulueta abokatu presoa berriro ere urrundu dute. Izan ere, Cacerestik atera eta Lemoiztik 965 kilometrotara dagoen Malagako Alhaurin de la Torre kartzelara eraman berri dute. Gainera, Bilboko Branka agerkari digitalak zabaldu duenez, espetxe horretan "euskal presorik ez dago". Guardia Zibilak apirilaren 14an atxilotu zuen Arantza Zulueta, presoen abokatuen eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako sarekadan. Handik aurrera bakartuta izan dute. Horregatik, pasa den urriaren 4an egoera hori salatzeko borrokaldiari ekin zioten Caceresko beste euskal preso politikoek. Argazkian, Zulueta atxilotu zuten gauean / cc-by-sa Askatu.org.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun