Bete beharreko baldintzak:
Ikasketak egiteko aldi osoan Sopelan erroldatuta egotea ikasketak iraun bitartean eta egoera hau amaierara arte mantentzea, eta, gutxienez ere, 16 urte beteta izatea; Sopelako Udal Euskaltegian matrikulatuta ez egotea; Sopelako Udal Euskaltegiak eskainitako ikastaroetan parte hartzeko ezintasuna izatea; Interesatuak aurrez eskaera egin izana; Matrikularen prezioa edo ezarritako ikastaroaren prezioa aurrez ordaintzea, jarritako epean; Diru-laguntza eskatu den maila edo mailetan emandako eskola ordu guztien %80 jasotzea gutxienez ere, edo matrikulatutako maila gainditzea; Sopelako Udalari ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikoetan egunean egotea; Diruz laguntzeko eskatzen den maila, eskaera egin den urte berean edo aurrekoan ordaindu eta hasi izana; eta Zentroko ikasle bezala baja ez hartzea, diru-laguntza eskatzen den mailak edo mailek dirauten bitartean.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Udalak diru-laguntzen eskaera egiteko espresuki prestatutako idazkia, behar bezala beteta; NANaren fotokopia; Euskaltegiak egindako ziurtagiria; Beste administrazio edo erakunderen bati diru-laguntza eskatu bazaio, eskatutako eta, hala badagokio, emandako diru-laguntzen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da; Matrikularen ordainagiria; Udal Euskaltegiak luzatutako agiria, ikaslea bertan matrikulatzeko ezintasunaren berri ematen duena; eta Enpresak zein ikasketa-zentroak luzatutako agiria, ikaslea beste udalerri batean lanean zein ikasten dabilela egiaztatzen duena.
Deialdia onartzen duen dekretua iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo 20 egunetan aurkeztu ahal izango dira eskariak, beti ere eskari-orri normalizatuan eginda eta behar bezala beteta; deialdi honen eranskin gisa doa eskari-orriaren eredua. Diru-laguntzak hurrengo urteko urtarril eta otsailean zehar ordainduko dira, eskaera guztiak banan-banan aztertutakoan.