Jugativos kooperatibak irabazi du Getxoko Lur Barriak saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 1a, 01:01

Aranzazu Prietok, Luis Garciak eta Diego Luquek zuzendutako Jugativos Sociedad Cooperativa Pequeña izeneko enpresa algortarrak udalerriko Lur Barriak saria irabazi du, 2.500 euroz lagunduta. Getxolanek sustatutako sari hauen zortzigarren edizioan, ohiko helburuei eutsi diete: hainbat udalerrietako Behargintza zentroetako kideak direnek sustatutako enpresa ekimenak saritzea, baita horien inguruetan dauden ekimenak; enpresen kultura eskualde horietako pertsona ekintzaileen artean bultzatzea eta zabaltzea, eta inguruetan lan-munduan txertatzeko modu berriak erraztea. Lehiaketa horren epai-mahaiak proiektuaren izaera berritzailea, enpresa jarduerak kanpoan duen etorkizuna eta hedatzeko duen aurreikuspena, inbertsio kopurua, enpresaren kokalekua, erantzukizun soziala eta talde sustatzailea kontuan hartzen ditu, besteak beste. Argazkian, Jugativos kooperatibaren ludoteketako bat / © Getxoko Udala.

Jugativos

Jugativos enpresaren helburua aisialdirako eta hezkuntzarako zerbitzua eskaintzea da, ludoteka ibiltarietatik hasita. Talde jokoen saioak egiten dituzte hiriko hainbat gunetan: ikastetxeetan, plazetan, kultur gunetan… Ludoteken bitartez, jolasgunea sortzea lortzen dute, non familia osoak parte har dezake. Horrela belaunaldien arteko harremana eta baita giza harremanak eta parte-hartzaileen abileziak garatzea errazten du. Enpresak dituen ludotekak honako hauek dira: Munduko jokoen ludoteka, Ohiko jokoen ludoteka, Ludo-txiki, Iratxoekin jolasean, Mundukanika eta Ludoteka erraldoia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun