Igandean Jata mendira joango dira matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 1a, 02:00

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunak Bakio, Mungia eta Maruri-Jatabe udalerriak batzen dituen 600 metrotako Jata mendira joango dira azaroaren 7an, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 8etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, ostirala baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia, berriz, 946 775 541. Salneurriari dagokionez, bost euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun