Eunate Agirrek Venezuelako Bodyboard txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 2a, 04:02

Eunate Agirre kirolari sopeloztarra Venezuelako Bodyboard Pro Festival txapelketan nagusitu zen pasa den igandean. Horretarako, Isabela Sousas munduko txapelduna gainditu behar izan zuen. Asteazkena eta igandea bitartean lehiaketa estua izan bazen ere, finalean are lehiakorra izan zen, azken bi parte hartzaileek Margarita irlako hiru metrotako olatuak hartu behar izan zituztela. Bertan, Agirre indartsuago aritu zen. Garaipen horrekin "oso pozik" dago sopeloztarra. "Ezin ninteke hunkituago egon", gaineratu du. Dena den, sentimendu "gazi-gozoa" eragin dio "aurtengo munduko titulua zelan ihes egin den ikusi izanak". Argazkian, Agirre podioan, Venezuelako garaipena ospatzen / © Eunateagirre.com.

Gauzak horrela, Isabela lehiakidea "guztiz merezitako tituluagatik" zoriondu izan du. Bere buruari begira, denboraldia bere onera zelan ekarri duen ondo baloratu du Agirrek, baita azken probatan egindako saio onak ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun