Mutiko bat atera dute Portu Zaharreko arroken artetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 2a, 15:03

Atzo arratsaldean 13 urteko mutila erreskatatu zuten Algortako Portu Zaharreko zabalgune ondoko eremu arrokatsutik. Ertzaintzak zabaldutakoaren arabera, haurra lubeta batean erori zen 18:00ak aldera. Arrigunaga parke alboko itsaslabarretik jausi omen zen gaztea. Udaltzainak, suhiltzaileak eta ertzainak oinez bertaratu ziren. Ondoren, mutila esku-ohe batean jarri, eta erreskate taldeko zenbait kidek Portu Zaharreko aparkalekura eraman zuten. Adingabeak bizkarrean mina zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Argazkian, 2009ko abuztuaren 29an goizean erreskate simulazioa egin zuten Algortako Ereaga hondartzako uretan / © Herrizaingo Saila.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun