Euskal Herriak bizi duen gatazka munduan ezagutzera ematea eta hemen, Euskal Herrian, beste herrialdeen egoerak zein borrokak ezagutzera ematea da haien lana. “Izan zaitez gai, mundu zabalean ematen den edozein injustizia bihotz bihotzez sentitzen. Hori da iraultzaile baten ezaugarri garrantzitsuena.” Horrela dio Ernesto “Che” Guevarak egindako adierazpena, eta gogoz betetzen dute irizpide hau Askapeneko lagunek.
Horren adibide da, iaz Irungo Askapenak beste eragile batzuekin batera antolatutako manifestazioa Palestinar herriari elkartasuna adierazteko.
Honegatik guztiagatik, adierazpen honen sinatzaileok Uberka zein Askapeneko beste kideak askatzea exijitzen dugu.
Lakaxita gaztetxea, Irungo Bilgune Feminista, Irungo AHTaren kontrako taldea eta Irungo Antifaxistak.
Sobera ezagutzen dugu Uberka eta bere zeregina Irungo hainbat elkartetan. Lakaxita gaztetxeko kide izan da urte askoz eta bere lana ezinbestekoa izan da Gaztetxeak aurrera eraman dituen hainbat proiektu bultzatzeko. Adiskidetuak elkartean, kultur aniztasuna sustatzen ere aritu da lanean Uberka, herrien eta jatorri ezberdinetako jendearen arteko harremana hobetzen saiatzen, betiere. Antxeta irratian kolaboratu du; gazte mugimenduaren irratsaioa den Antxetaminan eta munduko egoera zein gatazka ezberdinak gure eskualdera hurbiltzen zituen Azken gaua irratsaioa ekoizten ere lagundu du. Horrez gain, haurrentzako zein helduentzako irrati tailerrak ematen ere ibili da. Urte asko darama, beraz, Uberkak,gure eskualdeko errealitatea hobetzeko eta herrien arteko ezagutza bultzatzeko lanean. Uberka eta atxilotutako Askapeneko beste kideak ez dira terroristak, internazionalistak baizik. Argazkian, Gabi Basañez algortarra ere atxilotu zuten Askapenaren kontrako polizia operazioan.