Manus Lasa: "San Nikolas ikastolak Imanol Beristaini"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 2a, 15:33

San Nikolas ikastola - Berria.info] Askotariko ideologiak, askotariko pentsaerak ditugu San Nikolas ikastolaren proiektuarekin engaiamendua dugun irakasle, langile eta gurasook. Aniztasunak, baina, ez du lausotu gu guztiok biltzen gaituena: gure ikasleen, gure seme-alaben hezkuntza eta garapena euskararen herrian, Euskal Herrian. Horregatik, diferentzien gainetik eta batasun bidean, ezin dugu gure ardura baino erakutsi Imanol Beristain, Lehen Hezkuntzako 6. mailako tutore eta maisua denarengatik, urriaren 22an atxilo eraman eta gaurko egunez kartzelatu dutenarengatik. Argazkian, Imanol Beristain Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteko miaketaren ostean.

Imanol Beristainek urteetan ikastolako irakasle, langile eta gurasoekin, eta are inportanteagoa dena, bere ikasleekin, gure seme-alabekin egin duen lana, ikastola osatzen dugunok jaso genezakeen onena izan da, eta hala izaten jarraitzea espero dugu bihotzez.

San Nikolas ikastolako lagunok, Nerea Gorospe andereñoari, hona bidean dagoen Maleni eta euren familia osoari adierazi nahi diegu gurea dela euren samina eta alboan izango gaituztela Imanol Beristain berriro ikastolara ekartzeko ahalegin zintzoan.

Manus Lasa, Algortako San Nikolas ikastolako irakasle, langile eta gurasoen izenean, [© gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua].
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun