Mikel Anestesiari egin diote elkarrizketa "Pastadun betaurrekoak" irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 2a, 16:32

Koska irratiko "Pastadun betaurrekoak" saioan, Fredi Paya bertsolari algortarrak aukeratutako Mikel Kazalis musikariari egin zioten elkarrizketa atzo. Besteak beste, Negu Gorriak, Anestesia, 2 Kate eta Kuraia musika taldeetan ibilitako Mikelek aipatu zuenez, proiektu musikal berri batean murgilduta dago, soinu-teknikari lanekin jarraitzeaz gain. Aipatu solasaldia Koska irratiko webgunean jarri dute entzungai. Bestalde, gogoratu, "Pastadun betaurrekoak" irratsaioa astelehenero egoten dela entzungai, zuzenean, 21:00etatik 22:00etara, FMko 108.0n. Errepikapenak, berriz, astearte (11:00etatik 12:00etara) eta larunbatetan (10:00etatik 11:00etara) izaten dira. Argazkian, Anestesiaren kontzertua Aramaioko jaietan / cc-by Imamon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun