Asteazkenera luzatu dute alerta horia 3,5 metrotik gorako olatuengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 2a, 16:50

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak asteazken honetara arte luzatu du alerta horia, 3,5 metrotik gorako olatuak egon daitezkeelakoan. Gaur bezala, bihar, 09:00etatik 21:00etara iraungo du alertak. Bihar goizean, hodei hondar batzuk geratuko dira, baina egunak aurrera egin ahala eguzkiak indarra hartuko du eta nagusitasuna berreskuratuko du, Euskalmet Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako meteorologia agentziaren iragarpenen arabera. Gainera, giroa hotzildu egingo da eta termometroa ordurik epelenetan 20 gradutik hurbil kokatuko da. Argazkian, hainbat lagun itsasontzia lotzen artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun