Euskal Herriko Mugimendu Antifaxistak musika bilduma diskoa kaleratu zuen pasa den ekainean. Hasieratik, "Borrokanrrola" izeneko lana Algortako
Eztabaida Gune Antiautoritarioan jarri zuten salgai, baina ondoren Itzubaltzeta / Romoko
Brixton Records dendan eta Larrabasterrako Plaza Beltza herri liburutegian ere banatzeari ekin diote. Diskoan Euskal Herriko hainbat taldek parte hartu dute, tartean
Dale ke Aun Respira (DAR) seikotea dagoela. Uribe Kostako lagunek ondoko bandak izan dituzte lagun: Stupenda jones, Ihesbide, Bajo presion, Kaleginez, Radio aktiva, Des-kontrol, Akatz, Infernuko panpinak, Suspenders, Trigger travis, Macarrada, Estricalla, Itziarren semeak, Mortis causa, Sermond's, Oliba gorriak, Pleonakis plektos, Pib all stars eta The sparteens. Bestalde, CDa aurrera ateratzeko, Apoa (Estricalla), Kolinas (Suspenders), Mikel (Anestesia) eta Unaik (Oliba Gorriak) ere lagundu dute. Diskoa zazpi euroren truke eskuratu daiteke. Argazkian, DAR talde uribekostarra / cc-by Mugaz.