Alcorconen (Madril, Espainia) Espainiako Errege Kopako partida jokatu ostean, joan den ostegunean ustez
Frente Atletico talde faxistako kideak ziren gizon bik mehatxatu egin zituztela
salatu zuten Gorliz eta Plentziako Athleticen hiru zaletuk. Tamaina handiko labana atera eta, ondoren, bultzatu eta ikurrina eta bufanda eraman zituztela adierazi zuten uribekostarrek. Bada, herenegun, Atletico de Madrid eta Almeriaren arteko norgehiagokan, ultraeskuindarrek lapurtutako ikurrina "trofeoa bailitzan" erakutsi zutela zabaldu du
Sare Antifaxistak. Vicente Calderon estadioan, talde madrildarreko zale erradikalenak jartzen diren tokian antzeman zuten ikurra Athleticen hiru afizionatuek. Aitor Zabaleta Realeko zalearen erailketaren hamabigarren urteurrenerako gutxi falta denean, "Madrilen gertatutako euskal zaletuen kontrako eraso faxista berri honen aurrean, beste leku batera begiratzea" egotzi die Espainiako Segurtasun Indarrei Sare Antifaxistak.