Egunerokotasun horren aurrean ordea, ikasleriak argi erakutsi du egun inposatu nahian dabiltzan hezkuntza ereduaren aurrean, zein den bere hautua. Urriaren 12an herri eskolak burutuz, egutegi propio baten beharrizana agerian utzi zuen. Ikasgeletan eduki arrotzen aurrean euskal curriculuma aldarrikatzen du. Unibertsitatean, bologna prozesuaren inposizioaren aurrean bestelako eredu baten eraikuntzan dihardu. Eta ikasleriaren ahotsa ixilarazi nahi duen dekretuen aurrean, inoiz baino ozenago atera da kalera. Argi dago, euskal ikasleriak erasoaldi ororen aurrena, bestelako hezkuntza eredu baten aldeko hautua egin duela, Hezkuntza Sistema Nazionalarena.
Manifestu hau sinatu dugun, gazte mugimenduko eta Euskal Herriko eragile, kolektibo eta talde ezberdinok ikasleekin batera, argi daukagu hezkuntza dela herrien motorra. Pertsona kritikoak sortuko dituen hezkuntza sistema beharrezkoa dugula. Euskalduna edukiz eta hizkuntzaz. Hezkidetzan oinarrituko dena eta nazionala. Hau da, Hezkuntza Sistema Nazionala.
Gogora ekarri nahi ditugu lanketari hasiera eman zioten manifestuko hitzak:
Isabel Celaa, trilinguismoa, kamerak, Alberto Catalan, jai egun arrotzak, seguratak, historia arrotza, pedagogia atzerakoia, Bologna, til, dekretu inposatuak, polizia... Hamaika dira ikasleok, egunez egun, ikastetxez ikastetxe eta fakultatez fakultate pairatzen ditugun erasoak.Lozorrotik atera eta borrokatzeko unea da bizi duguna. Administrazio ezberdinen inposizioei aurre egin, gure eskubideak defendatu eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko garaia da.
Euskalduntzen ez duten ereduei, EZ! Curriculum arrotzei, EZ! Dekretu eta listado errepresiboei, EZ! Hezkuntza patriarkarrari, EZ! Hezkuntzaren merkantilizazioari, EZ! Euskal Herrian ikasteko traba administratiboei, EZ!
BAI, Hezkuntza Sistema Nazionalari!
Hortaz, orain Euskal Herrian bizi dugun erasoaldi honi aurre egin eta benetan Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeko, datorren azaroaren 6an 17:30ean Amurrioko herriko plazatik abiatuko den manifestazio nazionalera bertaratzeko deia egiten dugu.
Ikasleen ahotsarekin bat egin eta denon artean ozen entzun dadin:
Erasorik ez, Hezkuntza Sistema Nazionala!
Sinatzaileak:
Gazte esparruan:
• Gazte Abertzaleak
• Iratzarri
• Gazte Independentistak
• Alternatiba gazteak
• Gazte ehgam
• Bizigay
• Elkarlanean
• Bilgune feminista.
• Emakume gazteen talde eta asanblada ezberdinak: Zarautzeko Sorginak, Santutxuko Iduna...
• Euskadiko Gazte kontseilua
• Kaskagorri
• Donostiako Piratak
• Galtzagorri Jai Batzordea
• Iruindarock
• Topatu.
• Hainbat aisialdi talde: Laudioko Kirikiño, Soraluzeko Kukumixo, Kimuak Atarrabia, Santutxuko Ximelgorri...
• Hainbat gaztetxe eta gazte asanblada: 7katu gaztetxea, Kortxoenea gaztetxea, Ziburuko gaztetxea, Baionako Gazte asanblada, Zizurko gaztetxea, Gasteizko gaztetxea, Donostiako AZGA, Amurrioko GA, Laudioko GA, Zubiaurreko GA, Urduñako GA...
Hezkuntza:
• Euskal Herriak Bere Eskola
• Sortzen Ikasbatuaz
• LAB
Bestelako eragile sozialak:
• Euskal Herrian Euskaraz
• Udalbiltza auziperatuak
• Askapena
• Komite Internazionalista
• ESAIT