Urtero legez, udazkenarekin batera, ibilaldi neurtua antolatu du Berangoko Sei Herri kultur elkarteak. Igande honetan, azaroak 7, izango da Uribe Kosta zeharkatzen duen martxa. Orain dela 28 urte, herriko gazte talde bat ibilaldia antolatzen hasi zen eta gaur egunera arte mantendu da jende askoren laguntza eta inplikazioaz. Ibilaldia bikoteka egiten da eta bi ibilbide izaten dira: bata, 8 kilometrotakoa gutxi gora behera, txikientzat; eta bestea, 13 kilometrotakoa, helduentzat. Azken horiek 8:15ean eman beharko dute izena Sei Herri tabernan, 9:00etan ateratzeko. Txikiek, berriz, 9:00etan daukate apuntatzeko ordua eta 9:30ean ateratzekoa. Irteera eta helmuga Sei Herri tabernan izango dira, Sabino Arana kalean. Argazkian, hainbat kirolzale mendian gora, eskualdean izaten den ibilaldi neurtuetako batean / © Itxartu Taldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!