Gaur, iluntzeko 7:30ean, Bilboko Zazpi Kaleetako Kalderapeko kulturgunean aurkeztuko dute "Bizkaiko Hitza" prentsa papereko astekari berria. Hainbat eskualdetako "
Hitza" eta "
Berria" nazio egunkaria argitaratzen dituen Euskarazko Komunikazio Taldearen ekarpena izango da 16 orrialdeko argitalpen berria, ostiralero "Berria"-rekin batera kaleratuko dena. Berau, "Berria" eta "Hitza" egunkarien eta haien edizio digitalen birmoldaketa prozesuaren baitan kokatzen da, Hegoaldeko lurralde bakoitzean zein Ipar Euskal Herrian "Hitza" berri bana jaioko dela. "Bizkaiko Hitzan" kazetaritza pausatuagoa landuko dute, eta "Berria" egunkarian azaldu dutenez, "astero herrialdeko bizitzari errepasoa emateko gunea izango da, gogoetarako esparrua".
Argibide gehiagorako, "Berria" kontsultatu. Argazkian, Martxelo Otamendi "Berria"ren zuzendaria Algortan.