Aipatu bulegoa astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara zabaltzen da goizez. Arratsaldez, berriz, astelehenetik ostegunera 16:30etik 19:30era irekitzen da. Larunbatetan 10:00ak eta 13:00ak bitarteko ordutegia dauka. Kontsultak telefonoz egiteko 944 810 320 telefonora dei daiteke.
Internet bidezko ordainketak
Izenperen ziurtagiri digitala (ONA txartela) edo Espainiako Nortasun Agiria digitala duten pertsonek Udaleko Administrazio Elektronikoko bulegoaren bitartez ere ordaindu ahal izango dituzte isunak, Getxo.net-eko "Online" zerbitzuetan. Azkenik, “Zergen ordainketa Interneten bidez” sistema ere indarrean dago udalaren web gunean, sistemari atxikitutako banketxeen bidez. Kasu horretan, operazioa soilik banku eta kutxa hauekin egin ahal izango da: BBK, BBVA, Lankide Aurrezki Kutxa, Ipar Kutxa, Caja Madrid, La Caixa eta Banco Santander.
Isunen aurkako helegiteak
Bestalde, isunei jarri beharreko alegazioak, baldintzak, eta helegiteak udalerriko Herritar Arretarako Bulegoetan edo Udaltzaingoaren egoitzan dagoen Herritar Arretarako Gunean aurkeztu beharko dira.
Isunen gestioaz arduratuko den SDCI enpresa Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre kaleko 37an lekututa dago. Bere ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era, ostiraletan goizez soilik eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Bere telefono zenbakiak 944 810 302 eta 682 352 219 dira.