Hanburgesak afaltzeko aukera egongo da igandeetan Sopelako Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 3a, 17:38

Sopelako Sekeko gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, igande honetatik aurrera, 20:30etik aurrera bertan hanburgesak afaltzeko aukera egongo da. Eskaintza gastronomikoa igandeetan soilik eskainiko dute eta ogitartekoen prezioak hiru eta lau euroren artean ibiliko dira. Eskaintza honakoa izango da: Igeltsera, letxuga, tomatea, kipula eta haragia 3 euro; Ganebarri, letxuga, tomatea, kipula, gazta eta haragia 3,5 eurotan; Sekeko, letxuga, tomatea, kipula, gazta, piperrak, hirugiharra eta haragia 4 euro eta Bejeta, letxuga, tomatea, kipula, gazta eta haragi berezia 3,5 eurotan. Argazkian, gaztetxea elurrak hartuta, pasa den urtarrilean / © GAS.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun