Arrate Illaro eta Joanes Igeregi arituko dira bihar bertsotan Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 3a, 19:11

Bihar, ostegunarekin, Itzubaltzeta / Romoko Urkizu kalean dagoen Kandilejas tabernan bertso saioa egingo dute. Bertan, Arrate Illaro Etxebarria algortarra eta Barakaldon jaio eta Erandion zein Gatikan bizi izan den Joanes Igeregi Santamaria sopeloztarra arituko dira bertso lanetan beste lagun batekin batera. Hitzordua arratsaldeko 8:30ean jarri dute. Biharkoa Kandilejas tabernak antolatzen duen bigarren bertso saioa da. Aurrekoan, Beñat Vidal eta Itxaso eta Fredi Paya aritu ziren Ekain Landa "Txispain" gai-emailearen eskutik. Argazkian, Illaro eta Igeregi elkarrekin bertsotan aurtengo Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun