Gaur hasita, asteazkenero gaueko 9etatik 10etara,
"ArnasestUK" irratsaioa (mp3) eskainiko du
Koska irratiak FMko 108.0 dialean. Bertan, "Uribe Kostako eta inguruko oinarrizko kirolaren emaitzak, elkarrizketak protagonistekin, lehiaketetatik kanpo dagoen kirola, eta askoz eduki gehiago topatuko" dute entzuleek, eskualdeko irrati libreko lagunek azaldu dutenez. Saio berri hori, baina, ez da kirolari buruz irratian ekoiztu duten lehena. Koskatik baieztatu dutenez, "gure entzuleekin geneukan zorra kitatzera gatoz. Izan ere, badakigu zuetako asko eta asko kirolzaleak zaretela eta orain dela urte batzuk emititzen genuen 'Zelako kirol mozkorra' desagertzearekin batera ordezkoren bat topatuko genuela agindu genizuen, baina ez da erraza izan ganorazko eredua eta esatariak topatzea". Argazkian, Getxoko Nazioarteko Zirkuitua.