Lutxanako
Tirante Plataformak antolatzen dituen Azaro Kulturala jardunaldien baitan, bihar, osteguna, "Errautsak" antzezlana izango da ikusgai Altzagako azoka zaharrean. Le Petit Theatre de Pain eta
ArteDrama konpainiek ekoiztutako lana, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolari durangarrek batera idatzi dute eta Ander Lipus, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Ximon Fuchs dira aipatu obraren aktoreak, azkenengoa zuzendaria ere badela. Saioak eguerdiko 12etan eta iluntzeko 8etan izango dira. Etzi, ostirala, berriz, "Islandia, Euskal Herria: azal hotza baina... bihotz beroa" izeneko hitzaldi-diaporama emango dute Erandioko San Inazio kalean dagoen Hegoalde herriko tabernan. Horrenbestez, Arantzi, Iban eta Igorren "izotz-abenturak" aurkeztuko dituzte iluntzeko 8:30ean. Bi ekimenak doakoak izango dira. Argazkian, Ander Lipus da "Errautsak" antzezlanaren aktoreetako bat / © ArteDrama.