"Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" lelopean, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, azaroak 5, Eskumaldeko LABek. Hitzordua Areetako Xake plazan jarri dute sindikatuko kideek, eguerdiko 12:30ean. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian, beti lehenengo ostiralean eta herriz herriz txandakatuz. Arratsaldean, berriz, mobilizazioa egingo dute Algortan, Iker Beristain preso politikoaren aitatasun eskubideak aldarrikatzeko. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxen. Gose greban 21 egun egingo ditu gaur algortarrak, Frantziako Meaux espetxean Jare bere alaba jaio berria ikusten uzten ez diotelako. Argazkian, LAB sindikatuak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!