Aipatu obrak azken hilabeteotan auzoko saneamenduko hodi biltzaile orokorra zaharberritzeko egiten ari diren lanen harira egingo dute. Izan ere, tokiko lurzoruaren azpian 1,2 metroko diametroa duen hodi berria ipini dute, Areetako Maximo Agirre kalean Ur Partzuergoak duen kutxatilarekin lotzen dena.
Santa Eugenia eta Kresaltsu kaleetan urte hasieraz geroztik egiten ari diren saneamendu lanak, 1.369.000 euroko aurrekontua dute eta Udal saneamendu sarea hobetzeko planaren harira egingo dituzte. Udalerriko hainbat auzotan du eragina egitasmo horrek eta bere helburu nagusia, batez ere, Gobela ibaiak gainezka egiten duenean udalerriko alde horietan jasaten duten uholde arriskua konpontzea da.