Gaur abiatuta, honakoa musika asteburu gozagarria izango da Uribe Kostan eta Erandion. Gaur bertan, 20:00etatik aurrera,
McEnroe boskote getxoztarra arituko da Algortako Satistegi tabernan. Taldeak iaz kaleratutako "Tu nunca moriras" bigarren diskoa izango du hizpide, besteak beste. Gaur ere, Areetako Zehar Bide tabernan
Iñigo Coppel bakarlari getxoztarrak kontzertua eskainiko du 21:30ean, "El hombre que mato a Iñigo Coppel" bigarren diskoa aurkeztuko duela. Bihar, ostiralarekin, berriz,
Luppulo taldeak Erandioko The Sentinel tabernan joko du 20.30ean. Luppulo Maz Mon Kis eta Konter taldeetatik etorritako musikariek sortu dute. Ostiralarekin jarraituz, Brama hirukote bizkaitarra arituko da Sopelako La Triangu aretoan, 22:00etatik aurrera. Asteburua ixteko,
Dale ke Aun Respira (DAR) eskualdeko musika taldeak "Unas pokas monedas" disko atera berria aurkeztuko du larunbatean, 20:00etan, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Argazkian, DAR taldeko kide batzuk beren lehen diskoa aurkezten.