Portugaleteko Andere Bidatz talde feministak emakumeen kontrako hainbat testigantza bildu ditu, euskaraz (pdf) eta espainolez argitaratutako dokumentu berrian. Besteak beste, Erika Bilbaok egindako salaketa jaso du. Ekinen aurkako sarekadan, gazte erandioztarra eta beste zortzi euskal herritar atxilotu zituen irailaren 14an Guardia Zibilak. Erakunde armatuko kideen eskuetan inkomunikaturik egon ziren bost egunetan, atxilotutako bederatzi lagunek "tortura basatiak" jasan zituztela salatu zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Bilbaori dagokionez, ondokoa adierazi zuten: "Behin Madrilen dela gela ilun batean eduki dute denbora luzez, eta bertatik ateratzean beti mozorroa jarrita izan du. Psikologikoki jasan duen jazarpena oso gogorra izan da, bere senideen gaineko mehatxuak izan ditu, bere bizitza pertsonalarekin sartu dira. Oihu ugari egin dizkiote eta zarata ugari entzun ditu inkomunikaturik egon den aldian. Kolpeak eman dizkiote eta behartutako posturetan egonarazi dute. Askotan jarri diote poltsa buruan arnasarik gabe uzteraino. Elektrodoak jartzearekin mehatxatu dute. Epailearen aurrean salatu ditu jasandako torturak". Argazkia: cc-by-sa Askatu.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!