Artisautza azoka egingo dute bihartik aurrera Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 4a, 20:17

Asteburu honetan, hilaren 5, 6 eta 7an, Euskal Herriko hainbat eskulangintza-jardueren erakusketa izango da Leioako Bulebarrean. Guztira, 27 erakustoki jarriko dituzte, artisauek euren lanak erakuts eta sal ditzaten. Erakusketaz gain, hiru tailer antolatu dituzte behargin horien lana gertutik ezagutzeko: zura tailatzea, burdin lantzea eta beira moldatzea, hurrenez hurren. Azokaren ordutegia, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara izango da; eta larunbata zein igandean, goizean 10:30etik 14:30era eta arratsaldean 17:00etatik 21:00etara. Bertara hurbiltzen diren lagun guztien artean artisauek egindako produktu bereziak zozketatuko dituzte. Argazkian, artisau azoka duela hiru urte.

Eskulanez gain, gastronomia ere protagonismo apurra ere izango du asteburuan. Euskal baserrietako produkturik gozoenak dastatzeko aukera egongo da Leioan. Jarduera horren ordutegia, larunbatean, 19:00etatik 20:00etara eta, igandean, 12:00etatik 14:00etara izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun