Inhar Ugarte getxoztarra Waltari pilotariarekin batera arituko da bihar Algortako Trinkete Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 4a, 20:21

Ipar zein Hego Euskal Herriko pilotari ospetsuek parte hartuko dute bihar, ostirala, Algortako Fadura kiroldegian egingo duten Trinketeko Pilota Jaialdian. Hitzordua arratsaldeko zazpietan jarri dute. Ekimena Getxoko Udalak antolatutako Iparra Galdu Gabe jardunaldien laugarren edizioaren barruan kokatzen da. Etcheto eta Gordonen aurka, Waltari eta Inhar Ugarte getxoztarra arituko dira binakakoan; eta Mikel Gonzalez Roberto Uriarteren kontra, buruz-burukoan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, aurretik Algortako Villamonte kultur etxean zein Fadura kiroldegiko leihatilan erosita, partidak hasi baino ordu bete lehenago. Argazkian, 2008ko kirolari getxoztarrik onena izendatu zuten Inhar Ugarte pilotari gaztea. Imanol Landa alkatearen eskutik jaso zuen saria / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun