Espainiako Auzitegi Nazionalak 111 urteko kartzela zigorra ezarri dio Manex Zubiaga Bravo preso politiko algortarrari, 2001eko urriaren 12an Madrilen egindako Espainiako Indar Armatuen desfilearen aurkako atentatuan parte hartzea egotzita, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Teresa Sandoval fiskalak 112 urte eskatu zituen gaztearentzat, urriaren 14an egindako epaiketan. Horretaz gain, Ana Belen Egues Gurrutxaga eta Aitor Garcia Aliaga ustezko ETAko kideekin batera, 636.023 euroko kalte ordaina ordaindu beharko die hogei zaurituei, 223.621 euro autoak eztanda egin zuen aparkalekuaren emakidunei eta 26.815,69 euro Madrilgo Udalari. Argazkian, Zubiaga iaz, Espainiaratu zutenean / © Espainiako Barne Ministerioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!