Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatuko dute iluntzean Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 5a, 12:37

Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek deituta, Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko mobilizazio bana egingo dute Algortan eta Itzubaltzeta / Romon. Ikasle erakundeak jakinarazi duenez, hitzorduak gaur iluntzeko 8etan jarri dituzte, Algortako Kasino plazan eta Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan. Aipatu elkarretaratzeen bidez, "pertsona kritikoak sortuko dituen hezkuntza sistema beharrezkoa dugula" ohartarazi nahi dute ikasleek, "euskalduna edukiz eta hizkuntzaz. Hezkidetzan oinarrituko dena eta nazionala. Hau da, Hezkuntza Sistema Nazionala". Gaurko ez ezik, bihar, Ikasle Egunaren baitan, 17:30ean Amurrioko herriko plazatik abiatuko den manifestazio nazionalera bertaratzeko deia ere egin dute. Argazkian, iazko apirilaren 30ean hezkuntza arrotzaren aurka Algortan egindako mobilizazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun