Iker Beristain preso politiko algortarraren emazte Naia Kortabitarteri egin diote
elkarrizketa (mp3), gaur goizean,
Info7 irratiko "Kalegorrian" saioan. Euren alaba Jare jaio zenetik ezin izan dute elkarrekin egon, Laurence Le Vert epaileak eskubide hori ukatzen dielako. Magistratuak Meaux espetxeko zuzendaritzari eskatutako zehaztapenak jaso arren, "gaur bertan esan didate, atzo egon zirela berarekin eta, momentuz, ezezkoa eman duela", azaldu du Kortabitartek. Egoera hori salatzeko Beristainek eta Estatu frantsesean dauden beste bost preso politikok gose greba abiatu zuten urriaren 14ean eta gaur 21. eguna bete dute baraualdian. Algortarraren emazteak aipatu duenez, presoek “aita izateko duten eskubidea” aldarrikatu nahi dute protestaren bidez. Gaur iluntzean mobilizazioa egingo dute Algortan, Beristainen aitatasun eskubideak aldarrikatzeko. 20:00etan jarri dute hitzordua Telletxen. Argazkian,
Eskumaldeko LABek deituta, presoen aldeko elkarretaratzea egin dute 50 bat lagunek eguerdian, Areetako Xake plazan. Beristainen aldeko elkarretaratzera deitu dute bertan.