Gauza bakarra eskatzen dio frantziar estatuari: bere alaba jaioberria, Jare, ikusten huts diezaiotela. Sano oinarrizko eskaera behar luke demokrazia asmatu zuen herrian, baina egalite egia balite dio esaera zaharrak. Ikusten ez uzteko aitzakiak Oscarra merezi du efektu espezialen atalean.
Azken bederatzi hilak preso eta ustez zaintzapeko bisitetan eman duenez, umeak ezin duela berea izan. Hasieran barreak irteten zidan, baina eta hala balitz ere, zer? Familia liburuan alaba legez ageri da eta kito.
Zein gorroto motak daramatza aitari bere alaba ikuste hutsa ukatzeraino? Horregatik guztiagatik deitu gura nion idazki honi Iker Beristain.
Baina Rubalcabak uste zuen beldur ipuina hobe zezakeela. Eta politikan aritzeko eskubidearen aurkako azken otso gauean Ikerren anaia atxilotu zuten, Imanol. Bere bikotekidea, Nerea, zortzi hilabeteak igarota, umea ekartzear. Ate txikitu, armadunak oihuka, kamerak…. emagin guztiek gomendatzen dutena.
Zuek segi gorrotoa ereiten, baina ez gero guri barkamenik eskatu.
Fredi Paya bertsolari algortarrak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.