Igande honetan, hilak 7, Ipar Euskal Herriko Elirale konpainiak haur txikientzako "Otto" ikuskizuna eskainiko du Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, Getxoko Udala eta Egizu Getxo Euskaldun! euskara elkartearen arteko elkarlanetik sortutako
Sendi egitasmoak antolatuta. Bertan, “Lodikroko” izeneko liburuak dakartzan haurtzaroko gaiei buruz arituko dira dantzari, antzezle eta musikari bana. Horiek soinuen, erritmoen eta errimen jokoan oinarrituko dira. Izan ere, "poesia amets egiteko unea da, baina, baita gorputzaren adierazpen unea ere", antolatzaileek adierazi dutenez. Ekitaldia 3 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta goizeko 11:30ean eta 13:00etan izango dira saioak. Hala ere azken antzezpenerako baino ez dira geratzen gonbidapenak (dohainik da), Sendikoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Bihar da izena emateko azken eguna, 685 732 963 telefono zenbakira deituta. Izan ere, 50 umeentzako tokia egongo da soilik. Saioen iraupena 45 minutu ingurukoa izango da. Ikuskizuna euskaraz egingo dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, begirale zerbitzua ere eskainiko dute. Argazkian, txiki zein handiak Sendik antolatutako ekimenez gozatzen / cc-by
Egizu Getxo Euskaldun!