Baserriko jabeak azaldutakoaren arabera, etxetik atera zenean, atea itxita eta giltza kanpoaldean ezkutatuta utzi zituen. Itzultzean, berriz, neska gaztea baserritik irteten ikusi omen zuen. Emakumeak adierazi zuen susmagarria iruditu zitzaiola eta etxebizitzaren barrualdea ikuskatu zuela, zenbait bitxi eta dirua falta zitzaiola ikusiz. Halaber, ezkutatuta utzi zuen giltza bere tokian ez zegoela ikusi zuen. Hori dela eta, Ertzaintza deitu zuela eta ustezko lapurra baserriaren barruan atxikitzen saiatu zela azaldu zien poliziei. Baserritarrak lapurretaren egile bezala identifikatu zuen Ertzaintzak atzeman zuen neska.
Hori guztia kontuan izanik, agenteek susmagarria miatu zuten eta zenbait bitxi aurkitu zizkioten jantzita zituen botinetan: perlazko lepoko bat, zilarrezko eskumuturreko bat, urrezko paparreko orratz bat, eraztun bat eta belarritakoak, Herrizaingo Sailak dioenez. Ondoren, egindako miaketa sakonago batean, ertzainek urrezko erloju bat eta 700 euro aurkitu zizkioten neskari bere arropen artean ezkutatuta. Objektu guztiak bereak zirela esan zuen baserriko jabeak. Modu honetan, Ertzaintzak 19 urteko emakumezkoa atxilotu zuten, indarrez egindako lapurrera delitua leporatuta.