Eskola-autobus hiruren kontrako lau salaketa tramitatu ditu Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 5a, 20:36

Getxoko Udaltzaingoak hiru autobusen kontrako lau salaketa tramitatu ditu, urriaren 18tik 31ra bitartean egindako eskola garraioa kontrolatzeko kanpainan. Guztira, 22 autobus ikuskatu zituzten epe horretan, Azkorri, Larrañazubi, Artatza / Romo, Nuestra Señora de Europa, Andra Mari eta Saratxaga hezkuntza zentroetako geralekuetan. Horrenbestez, Azkorri ikastetxeko autobus bati bi salaketa jarri zizkioten bi gurpil egoera txarrean zeuzkalakoan; eta beste bi Larrañazubiko beste biri, garraio-txartela ez eramatea egotzita. Gainera, Andra Mari eskolako autobus bati abisua luzatu zioten, ustez su-itzalgailua toki okerrean zeramalako. Iaz burututako kanpainan 6 ikastetxetako 14 ibilgailu ikuskatu zituzten eta ez zen salaketarik izan, udal iturriek aipatu dutenez. Argazkian, udaltzain bat artxiboko irudi batean / © Getxoko Udala.

Getxoko Udaltzaingoak honako hauek ikuskatu ditu: ibilgailuaren eta gidariaren agiriak, segurtasun elementuak (pneumatikoak, su-itzalgailuak, mailua, segurtasun uhala, laguntzailea eta abar) eta gidariari alkohola detektatzeko proba.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun