Galdetu egin nahi dugu zer hari den gertatzen gure jendartean horrelako jarrera heterofaxistak pairatzeko. Erantzuna guretzat, oso argia da: horrelako kasuak, erabat agerian uzten dute estatuak inposatutako hezkuntza sistema porrot egin duela. Are gehiago: euren sasi-segurtasun sistema osoa porrot egin duela, ez baitira horrelako jarrera xenofobo, faxista eta sexistak ekiditeko kapazak. Estatua da momentu oro pertsona ororen ongizatea bermatu behar duena. Sistema da jarrera horiek ekidin behar dituena. Hezkuntza sistema aldatu beharra dago arrazakeria, faxismoa, sexismoa eta diskriminazio mota guztiekin amaitzeko. Estatua bera da, azken erantzule jarrera guzti horienak, baina herritarroi dagokigu erantzun tinkoa ematea.
Horregatik, SOS Arrazakeria, Sare Antifaxista, EHGAM eta Gaztehgam-ek hurrengo adierazpena egiten dugu:
“1938. urteko azaroaren 9tik 10erako gauean, SA polizia alemaniarrak, Hitler jeneralaren agindupean, judu-gune eta bestelako ghetto batzuetan bortizki sartu eta indarkeriaz hasiera eman zioten luze iraungo zuen beldur eta deuseztatze kanpaina gizarte talde desberdinen aurka. Pertsona juduak, homosexualak, ijitoak eta filosofia faxistarekin bat egiten ez zuten intelektualak, bahitu eta kontzentrazio guneetara bidaliak izan ziren. Gune horiek, heriotza guneak bilakatuko zituzten. Bertan milaka pertsona erailko zituzten ondorengo urteetan. Hau dena Europan agintzeko zuten proiektuaren parte izan zen.
Nahiz eta garai haietako talde ultraeskuindar eta faxista horiek gaur ez ditugun ezagutzen -izen berdinekin, behintzat,- gure kaleetan oraindik diraute zigorgabetasunez jarduten duten eta giza eskubiderik oinarrizkoenak errespetatzen eta amorrua zabaltzen duten talde asko. Ekintza zakar hauek denak, giza talde jarraituenen kontra zuzentzen dituzte, elkarbizitza arriskuan jarriz eta haserrea sortu nahian. Ona hemen adibide gutxi batzuk, bereziki kezkatu egiten gaituztenak:
- Nahiz eta antzinako talde faxista, eta nazioartean zigortuak izan diren ikararen diktadura horien ondorengotza argi bat osatzen duten, ideia zigorgarri horiekin harreman estua duten talde politikoak hauteskundeetara aurkezten dira.
- Europak jarraitzen du ijito herria baztertzen. Sarkozyren gobernuak, martxan ipini dituzte deportazio masiboak eta publikoki gaitzetsi diren arren, ez da inongo erantzun sendorik eman nazioarteko komunitatetik eta bestetik, beste europar estatu batzuk kritikatu dituzte horrelako neurriak, haiek ere antzeko politikak erabiltzen dituzten bitartean. Espainiak adibidez, atzerritartasun legearen bidez ere egiten ditu horrelako deportazioak, hauek ere badira lege baztertzaile eta arrazistak. Jende ijitoa pairatzen duten diskriminazioak orokorrak dira gaur egun eta eguneroko bizitzan, eta horrela ikus dezakegu gertutik adibidez, Zugaztietako kasuan. Berton, bizikideak, udaletxearen oniritziz erasotzen dute ijito familia bat.
- Era berean antzina zigor guztien objektu eroso izan zen judutar herria, talde politiko, sindikatu, gobernu eta komunikabide desberdinak kriminalizatzen dituzte etorkinak eta jendearen haserrea askotan haien aurka biderarazten dute. Mugak itxi eta haien irekitzeak arrasa eta jatorriaren arabera neurtzea izen bakar bat dauka: xenofobia.
- Azkenik, Opus Dei bezalako muturreko erakunde kontserbadoreak, dei egin du, Homosexual, Lesbiana eta Transexualen eskubideen aurkako I. nazioarteko kongresura. Horrelako ekintzak eta bilkurak larriki bortxatzen dituzte guztion oinarrizko eskubideak, askatasun sexuala eta afektiboarenak bezala hain zuzen. Eskubide hauek gainera gure azken hamarkadetako lanaren garaipen direlarik. Inork ez du gure gorputzen eta nortasunen gaineko eskumenik.
Eraso jasanezinen adibide xume batzuk. Guk horrelako gertakarien aurka besterik ez dugu borrokatzen, aldez, hauek isilaraziak eta arrunt bezala hartu ez ditzaten. Gobernuari dagokio arazo horiei irtenbidea bilatzea. Igandean jasotako eraso homofoboa eta beste askok behingoz amaitu ditzaten. Hau guztiagatik, dei ozena egiten diegu herritar guztioi eta erakundeei, azaroaren 9an arratsaldeko 19:30ean Bilboko Unamuno plazan egingo den mobilizazioan parte hartzera. Faxismo, xenofobia, homofobia eta diskriminazio guztien aurkako egunean”.
SOS Arrazakeria, Sare Antifaxista, EHGAM eta Gaztehgam.