Gaur arratsaldeko 17:00etan Donostiako Boulevardetik abiatzekoa den epaiketa politikoen aurkako eta 15 gazte zigorturi elkartasuna adierazteko manifestazioa debekatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Herrizaingo Sailak prentsa ohar baten bidez 14:20an jakinarazi duenez, aipatu auzitegiak debekuaren berri eman dio Eusko Jaurlaritzari. Autoan argudiatzen denaren arabera, deialdia "terrorismoa goratze delitua ustez egin" dezakeelako ilegalizatu dute. Era berean, martxa deitu zuen pertsona astelehenean Espainiako Auzitegi nazionalean agertzea agindu dute. Ertzaintzak "erresoluzioa bete dadin eta ordena publikoan gora-beherak izan daitezen ekiditeko behar den dispositiboa" jarriko du, Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez. Dignidad y Justicia elkarte ultra eskuindarrak horren eta ikasleek Amurrion Hezkuntza Sistema Nazionalaren egin behar duten martxaren debekuak eskatu zituen atzo. Argazkian, Gernikako Akordioaren sinatzaileek Bilbon egindako agerraldia.