Jose Antonio Agirreren zinaren antzezpena emango du bihar ETB1k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 6a, 17:27

“Zin dagit” dokumentala eskainiko du bihar, goizeko 8:45etik aurrera, ETB1 telebista kateak. "Igandeetako mezaren aurre-aurretik", Sabino Arana Fundazioak aipatu duenez. Lan horretan, 1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre eta Lekubek Gernikako arbolaren pean lehenengo Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza hartzeko egin zuen zin egitea birsortu da. Gontzal Mendibil zuzendari, antzezpenean Ramon Agirrek hezurmamitzen du, jelkideen arabera, "Euskadin XX. mendean eraginik handiena izan duen politikaria". Gobernu-hartze hitzaldiak, agintarien mahaiaren eraketa, foru-tankeraz, edo gudarien desfileak eta lehenengo Eusko Jaurlaritzari egindako arma-aurkeztea… horiexen bitartez gogoratuko dira harako 1936ko urriaren 7 hartan bizi izandako uneak. Argazkian, Agirreren zin egitea 1936ko urriaren 7an / © Sabino Arana Fundazioa.

Ikusi antzezpenaren zati bat, AL50 Batzordearen eskutik:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun