Gabonetan zozketak eta jaia egingo dituzte Sopelako merkatariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 6a, 17:56

Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, Salerosle, Ostalaritza eta Zerbitzuak tokiko elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatu du Sopelako Udalak. Akordio horren helburu nagusia Gabonetako kanpainan udalerriko merkataritza dinamizatzea da. Horretarako, zenbait ekintza jarriko ditu abian salerosleen elkarteak, azaroko bigarren hamabostalditik aurrera. Gabonetako otarre tradizionalaren zein erosketa-txartelen zozketak eta jai bat izango dira horiek. Sopelako Udalak azaldu duenez, era horretako hitzarmenen bidez, "Ekonomia eta Enplegu Sustapena udalerriko jarduera sektore desberdinetan indartu" nahi dute. Argazkian, hitzarmen horren bitartez Sopelako salerosketa sustatu nahi du. Argazkian, besteak beste, otzara zozketatuko dute / cc-by-nc-sa Luipermom.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun