"Sagarren denbora" dokumentala proiektatuko dute ostiralean Erandion

Gautxoriak elkarteak antolatuta, datorren ostiralean, hilak 12, "Sagarren Denbora" dokumentala proiektatuko dute Altzagan. Hitzordua 19:30ean jarri dute, udaletxe azpiko erakusketa gelan. Filma Kristiane Etxaluzek eta Afrikako Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari plentziarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri. Gite-Ipes elkarteak ekoiztuta, Baionako Atalante zineman erakutsi zuten lehenbiziko ekainaren 11n. Uztailaren 1ean, berriz, Plentzian, Alfonsoren herrian estreinatu zuten: Irailaren 17an Sopelatik pasa eta gero, Donostiako zinemaldian ere erakutsi zuten. Argazkian, Alfontso Etxegarai iheslari plentziarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun