Bihar arte luzatuko da perretxiko argazkien erakusketa Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 6a, 19:15

Bihar arte egongo da ikusgai perretxikoei buruzko erakusketa Plentzian. Jaki preziatu horri buruzko argazkiekin liluratu ahal izango dira Goñi Portal kultur etxera gerturatzen direnak. Horretaz gain, Jose Azategik egurrean tailatutako hainbat ale jarri dituzte aretoan. Plentziako Mikologia Elkarteak antolatu du ekimena, urtero egiten dituen jardunaldien hamalaugarren edizioaren barruan. Goñi Portal kultur etxea Plentziako Kale Barriko 2. zenbakian kokatuta dago. Ordutegiari dagokionez, igandeetan, goizez baino ez ditu zabaltzen ateak: 11:00etatik 13:30era, hain zuzen. Argazkian, perretxiko sorta ederra / cc-by e_calamar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun