Lau astez moztuko dute zirkulazioa Areetako Lertegi kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 6a, 20:22

Areetako Zugartzarte Etorbideko Bake Eder etxe inguruko lanak direla eta, asteartetik aurrera zirkulazioa eten egingo dute Lertegi kalean. Errepide mozketa Manuel Smith eta Santiago Zabala kaleen arteko zatian egingo dute, Zugatzarteko Etorbidera bidean. Neurri horren iraupena lau astekoa izango dela aurreikusi dute Udalekoek. Bake Eder eraikin berriak, 8.000 metro koadrotan, “Be My Gov” zentro teknologikoa hartuko du, administrazio elektronikoan lan egingo duena. Ekimenak Microsoft enpresaren laguntza du eta administrazio elektronikoan "munduko erreferentea" izateko jaio da, hala nola, "Getxon eta Bizkaian aberastasuna sortzeko (sarrera ekonomikoetan zein ezagutza arloan) bideratzaile izateko", Udalaren zein Aldundiaren hitzetan. Egingo dituzten jardueren artean produktu berrien garapena, ikerkuntza eta berrikuntza daude, baita hainbat formazio lan ere. Era berean, zentroak enpresen haztegia hartuko du, beti administrazio elektronikoarekin lotuta. Bertan izango da BiscayTIK Fundazioaren egoitza. Lanak abenduan amaitzea aurreikusten dute. Argazkian, obrak Bake Eder inguruan / cc-by-nc-sa Agirregabiria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun