Ikoitz eta besteak kartzelatuz Gernikako Akordioa sinatu genuen guztioi eraso digute. Baina Espainiar Erresumako agintariek jakin behar dute Euskal Herrian norbait inolako arrazoirik gabe atxilotzean kalean gaudenok berehala hartzen dugula lekukoa; eta Rubalcabak karguak hirukoizten baditu guk esfortzuak hirukoiztuko ditugula Euskal Herria bake eta normalizazio egoera batera ekartzeko. Euskal gazteria, bere aniztasunean, animatu nahi dugu hurrengo hilabetetan abiaraziko den bake eta normalizazio prozesuan aktiboki parte har dezan.
Xabier Soto eta Jonathan Martinez Alternatiba Gazteak eta GaztEHerria-ko kideek atzo "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.