Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarriko du 48 orduz, astelehen goizaldeko ordu batetatik asteazkeneko ordu berera arte, haizea eta olatuak direla eta.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak 7 metrotik gorako olatuak eta, haizeguneetan, 120 kilometro orduko haize-ufadak egon litezkeela aurreikusi du. Datozen orduetan, beraz, eguraldiak txarrera egingo omen du nabarmen, bereziki astelehenean, asteartean eta asteazkenean, ziklogenesi leherkor batek Europako mendebaldetik hedatuko den depresio sakon bat eragingo baitu. Euskalmeten arabera, bihar eta etzi haize-ufadek 100 km/h-ko abiadura gainditu lezakete haizeguneetan, kostaldean batez ere, eta 90 kilometro ordukoa gainerako tokietan; dena dela, astelehen goizean, baliteke 120 km/h-tik gorako haize-boladak egotea haizeguneetan, kostaldean bereziki, eta 90 km/h-tik gorakoak gainerako lekuetan.